XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XEDEA: Txistea hizkuntza arrotzez kontatu eta gainera eragina sortzeko gai izatea oso betegarria gerta daiteke.

Kultura jakin bati buruzko ikuspegia ematen du, eta eguraldi polita gaur baino zerbait gehiago esateko aukera eskaintzen dio norberari jendartean.

Gainera, ikasleek beren buruak garbi eta intonazio eta azentu egokiz hitz egiteko diziplina lantzen dute.

PRESTAKETA: 1. Kanpo-lanari ekin baino egun batzu lehenago, ikasleek entzun edo irakurritako txisteak eramango dituzte ikasgelara (ez beren hizkuntzatik itzulitako txisteak).

Idatzi itzazu orri zabal batean edo gorde daitezkeen beste lekuren batean.

Ulertzen lagundu ikasleei.

2. Lagundu ikasleei bildutako txisteak aztertzen.

Zein hitz eta esaera agertzen dira sarri?.

Ba al da gai amankomunik?.

Zerk ematen die grazia?.

Nori kontatuko zenizkioke?.

Nori ez zenizkioke kontatuko?.

3. Ikasleek txiste bat aukeratzen dute zerrendatik eta praktikatu egiten dute, talde txikitan kontatuz.

Kritika eta zuzenketak egiten dizkiote elkarri, bakoitza bere txistea erraz eta erritmo eta enfasi egokiz kontatzeko gauza izan arte.

4. Irakasleak lagundu egingo die ikasleei txisteak nori kontatu aurkitzerakoan.

Ikasleak norbaiten arreta bereganatzeko, beren buruak aurkezteko eta zertan ari diren azaltzeko bideak asmatzen saiatuko dira.

KANPO-LANA: 1. Ikasleak kanpora irten eta jatorrizko hiztun bati, edo hobe, jatorrizko hiztun-talde bati kontatzen diote txistea.

2. Beste pertsona batzuri kontatzen jarraitzeko esaten zaie, jendeak benetan barre egin dezan arte.

Huts egiten dutenean, galde diezaiotela entzuleari nola konta daitekeen grazia handiagoz.

IKASGELARA ITZULITAKOAN: 1. Talde txikietan, ikasleek elkarri kontatzen dizkiete gertatutakoak.